Zertarako praktikatu makrobiotika?
Makrobiotika praktikatzen hasterakoan behin eta berriz zure buruari galdetu behar diozu zertarako praktikatzen duzun. Zer bilatzen duzun berarengandik. Harreman bat bezala da, zertarako egon berarekin? Zertarako onartu bere itzalak? Nola jarraitu berarekin gustuko ez dudana gaindituz? Zertarako guzti hau aguantatu? Beldurragatik? Errekonozimenduagatik? Zergatik? Benetan behar dut? Benetan maite dut?
Pertsonek arrazoi ezberdinengatik aukeratzen dute makrobiotika, osasun arazoengatik, bizitza aldatzeko, lana behar dutelako, norbait izan nahi direlako, etab… Baina behin bide hasita zergatia aldatu izaten da edo ez. Haratago joan zaitezke edo hasiera bultzatu zituen horretan giltzaperatuta geratu. Behin hasierako zergatia askatuta, zergatik makrobiotikan jarraitu? Zertarako? Bila ezazu erantzuna, lasai-lasai, pazientziarekin eta presarik gabe. Baina erantzuna senaren bitartez bila ezazu, bihotzak esaten dizunagatik eta ez buruak dionagatik. Zertarako?
Makrobiotikaren onurak dastatu nahi badituzu bihotzetik gerturatu behar zara, adimenetik egiten baduzu, uneoro harri berdinarekin topo egingo duzu. Bai, gauza batzuk ulertuko dituzu, bai arrakasta lortu dezakezu, bai asko jakitera iritsi zaitezke. Baina ezerk ez du balio barrutik hutsa bazaude. Si, entenderás algunas cosas, si puede que encuentres éxito, si puede que sepas mucho.
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!