Energia Bitala eta gorputzeko beroa indartzeko zopa ( 4 pertsonentzako ).

-Osagaiak: taza 1 /2 tipula dadoetan moztuta, taza 1/2 azenarioa dadoetan moztuta, taza 1/2 kalabaza dadoetan moztuta, 3 zatitxo jengibre lehor,  1/4 koilarakadatxo erromero lehor, 6 cm  alga wakame, itsasoko gatz pittin bat, hotzean prentsatutako oilba olioa koilarakadatxo bat, koilarakada eta erdi mugi miso, 600 ml ura.

-Nola egin: eltzea berotu eta berotzean olioa bota. Berehala tipula eta minutu batez salteatu, gero azenarioa eta minutu batez salteatu, gero kalabaza, gatz pittin bat, erromeroa eta jengibrea eta dena 3 minutuz salteatu. Ura gehitu, alga zatitxotan moztuta eta 20 minutuz egosi. Gero likido pixkat hartu, miso diluitu eta sopara berriro bota. Sua itzala eta geratzen den beroan 3 minutuz prestatu. Gero tipulin txikitu pitin batekin zerbitzatu.

-Zertarako da: orokorrean ahul eta hoztuta sentitzen diren pertsonentzat, zirkulazioa txarra dutenentzat, denfentsak baxu, liseriketa mantsoak, liseri apartu ahula ( disbiosis intestinala, parasitoak, kandida ), bizkarreko behe parteko mina, kaka bigunak, alergia arazoak, katarroak, ugaltzeko arazoak, arnas bideko arazoak hotzak eta hezetasunarekin okerra egiten dutenak.

-Propietateak: zopa honek energia bitala eta yang ezaugarriak indartzen ditu eta yin indartzen du estrukturari dagokionez . Bero handia sortzen du eta energia falta eta  hotzagatik datozen arazoak konpontzen laguntzen du, flora konpontzen laguntzen du eta estomaka eta hesteak indartzen ditu, giltzurrunak indartu eta garbitzen ditu eta zirkulazioa hobetzen du.

Ñabardura: behekaldean dentsitate gehiago sortzekoeta yang energia gehiago batzeko, zopari arrai txuri zatiak 8 bere hezurrekin ) gehitu, lekariak edo gari beltza.

* Orrialde honetako edukiak informatiboak dira soilik. Ez dute inongo tratamendu medikurik ordezkatzen.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude