Zer da Makrobiotika?
/0 Comments/in Makrobiotika, Uncategorized /by adminMakrobiotika norberak bere burua ezagutzeko bide bat da. Bide hau ekialdeko filosofiaren bitartez bizitza interpretatzen ibiltzen da; gure gorputza, energia eta espiritua zaindu eta garatzen ditugun heinean.
Zertarako praktikatu makrobiotika?
/0 Comments/in Makrobiotika, Uncategorized /by adminMakrobiotika praktikatzen hasterakoan behin eta berriz zure buruari galdetu behar diozu zertarako praktikatzen duzun. Zer bilatzen duzun berarengandik. Harreman bat bezala da, zertarako egon berarekin? Zertarako onartu bere itzalak? Nola jarraitu berarekin gustuko ez dudana gaindituz? Zertarako guzti hau aguantatu? Beldurragatik? Errekonozimenduagatik? Zergatik? Benetan behar dut? Benetan maite dut?
Pertsonek arrazoi ezberdinengatik aukeratzen dute makrobiotika, osasun arazoengatik, bizitza aldatzeko, lana behar dutelako, norbait izan nahi direlako, etab… Baina behin bide hasita zergatia aldatu izaten da edo ez. Haratago joan zaitezke edo hasiera bultzatu zituen horretan giltzaperatuta geratu. Behin hasierako zergatia askatuta, zergatik makrobiotikan jarraitu? Zertarako? Bila ezazu erantzuna, lasai-lasai, pazientziarekin eta presarik gabe. Baina erantzuna senaren bitartez bila ezazu, bihotzak esaten dizunagatik eta ez buruak dionagatik. Zertarako?
Makrobiotikaren onurak dastatu nahi badituzu bihotzetik gerturatu behar zara, adimenetik egiten baduzu, uneoro harri berdinarekin topo egingo duzu. Bai, gauza batzuk ulertuko dituzu, bai arrakasta lortu dezakezu, bai asko jakitera iritsi zaitezke. Baina ezerk ez du balio barrutik hutsa bazaude. Si, entenderás algunas cosas, si puede que encuentres éxito, si puede que sepas mucho.
Makrobiotika Irakaskuntza
/0 Comments/in Makrobiotika, Uncategorized /by adminNola irakatsi behar da Makrobiotika? Ezin da esan, idatzi edo ezarri nola transmititu behar de Printzipio Bakarra. ? Pertsona bakoitzak Makrobiotika bere esperientziatik abiatuta irakatsiko du. Irakaslea ikaslearen ez dira ezberdinak, natura berberakoak dira, ezberdintasun bakarra irakasleak bide honetan esperientzia gehiago duela da. Baina irakasleak noiz eman behar dio ikasleari nahi duena? Inoiz ez! Iraskasleak ikasleari ez dio inoiz nahi duena mean behar, irakatsi behar dion lehenengo gauza nahi duena baduela da, baina ezin duela ikusi. Irakasleak ikasleari bere burutik abiatuta aurpegian duen kortina kentzen irakatsi behar dio.
Noiz jakingo du kortina kendu duela, nahi duena lortzen duenean? Emaitza ez da arrakastaregatik neurtzen. Arrakasta izateak ez du esan nahi jakinduria eskuratu dela eta gutxiago ere norberak bere burua topatu duela. Printzipio Bakarra ezin da arraskatagatik neurtu, baizik eta berreraurkitzen denean ematen duen argiagatik. Aria bat nahigabe argitzen duena, nahiz eta batzuetan bere distirak begiak itsutu. Benetan esaten dugun aurkitzeko hobe da begiek bihotza jarrai ez dezatela, hobe da belarriek entzunez dezatela, hobe da sudurrak usain ez dezala, hobe da azalak senti ez dezala.
Yakin eskola
Telefonoa: +34 635 706 920