IKASTAROAK MARTXAN DAUDE
Beno, dagoeneko Osasun Eskolan martxan gaude formakutza ikastaroekin. 3 mailak jo ta ke hari dira dagoeneko makrobiotika eta ekialdeko medikuntza tradizionaleko ikasketetan sakontzen.
Ikastaro intentsoa da formakuntzakoa, baina oso baliagarria pertsonentzat bai maila pertsonalean eta baita honetan profesionalki aritu nahi duenarentzat.
Gainera aurten formakuntza euskaraz ematen ari gara, lehen aldiz Euskal Herrian mota honetako formakuntza ikastaroak euskara hutsean ematen direla eta hau guretzako ohore bat da ere.
Erantzun bikaina izan dugu ikasleen partetik eta honek gehiago motibatzen gaitu lanean jarraitzeko eta urtez-urte formakuntza ikastaro hau hobetzeko.
Formakuntza ikastaroaz gain beste ikastaro batzuk ere eginen ditugu eta web orrialde honetan eskaintza ikusi ahal izango duzue.